Honi buruz

Basque culinary-a, Michelin izarrak, nazioarteko chef ezagunak…. horien guztien aurretikoak, eta oinarri  dira Itziar jatetxea bezalakoak.  Azkoititik Zumarragara bidean, Aizpurutxo auzoan, hantxe dago Itziar jatetxea, bertaratzen dena jaki goxoz asetzeko beti prest.

Ainhoa Salas da jatetxeko arduraduna, bere senar Iban Etxanizen familiakoa zen tabernako lana bere gain  orain urte batzuk hartu zuena.  Ibanen aiton-amonek zabaldu zuten taberna, duela mende erdi inguru; ondoren gurasoek jarraitu zioten haien lanari eta orain, berriz, Ainhoa eta Iban dira tabernako sukaldean aritzen direnak.

Itziar jatetxera sartzen denak lehen begiratuan kopa eta txapelez beteriko hormak ikusiko ditu; izan ere, trikitilari, dantzari eta pilotaririk ez da sekula falta izan etxe honetan, eta bateko eta besteko lehiaketa eta txapelketetan irabazitako sariek egiten diote ongi-etorria bezeroari.

Lehen irudi horren ondoren, mahaian eseri eta zer jan erabakitzeko unean, aukera zabala du bazkaltzera edo afaltzera doanak: entsaladak, frijituak, tortillak, piper beteak, zopa…. horiek hasteko; arrai eta haragiak ondoren, Itziar taberna hain ezagun egin duten txuleta eta saiheskia besteak beste; eta otordua gozo bukatu nahi duenarentzat etxean egindako postre aukera zabala. Normalean ez da inor goseak geratzen!

 

Aipatzekoak dira egun berezi batzuetako  menuak, Pilarika eta Santa Lutzi bitartean ostiral eta larunbatetan afaltzeko jarritako ardiki jana, esaterako: buzkantzarekin hasi eta ardi gisatua eta ardi txuletekin jarraipena duena. Ez da egunero egiteko afaria, baina bai noizean behin gustura hartzen dena.

Halere,  bestek esana baino norberak ikusia hobea denez, etorri Itziar jatetxera, eta gozatu maitasunez egindako etxeko sukaldaritza honekin.

Itziar Aizpurutxo (19)
Itziar jatetxea (12)
Itziar jatetxea (15)
Itziar jatetxea (9)
Itziar jatetxea (11)
Itziar Aizpurutxo (4)
Itziar Aizpurutxo (1)
Itziar jatetxea (8)
Itziar jatetxea (13)
Itziar Aizpurutxo (25)
Itziar jatetxea - Aizpurutxo
Itziar jatetxea (24)
Itziar jatetxea (21)
Itziar jatetxea (18)
Itziar jatetxea (6)
Itziar jatetxea (4)
Itziar Aizpurutxo (28)
Itziar Aizpurutxo (44)
Itziar Aizpurutxo (2)
previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow
Shadow